2019-05-07 12:16

2019ko LGTBIQfobiaren aurkako nazioarteko eguna, maiatzaren 17a, iristear dago. LGTBIQ kolektiboaren aurkako diskriminazio sistematikoa salatzeko eta gure izaera modu askean bizitzeko eskubide eta beharra aldarrikatzeko, atxikituta bidaltzen dizkizuegu aurten STEILAS sindikatuko LGTBIQ+ lan taldean prestatu ditugun kartela eta testua.

Zuen eskoletan erabiltzea proposatzen dizuegu, ikasleekin, klaustroan zein familiekin gaia landu ahal izateko.

Eskerrik asko zuen inplikazioagatik. LGTBIQfobiarekin bukatzeko ardura guztiona da!

Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.