2020-05-15 17:36

Hezkuntza Sailak apirilak 20an zirkular baten bidez “2019-2020 IKASTURTEAREN ITXIERA, COVID-19k SORTUTAKO EGOERAREN ONDOREN” izeneko instrukzio batzuk atera zituen. Instrukzioaren paragrafo batean honako hau irakurri dezakegu: “Aurrez aurreko irakaskuntza-jarduera hasteko baimena ematen denean, ikasleek prestakuntza horri berriro ekin ahal izango diote enpresan edo ikastetxean, …”.

Gaur, lanbide heziketako ikastetxeek, Lantokietako Prestakuntzaren inguruko instrukzio berriak jaso dituzte Hezkuntza Sailetik, non bertan holako arau hausteak topatu ditzakegun: “Aipatutako lehen helburuari dagokionez, hau da, lantokietan Lantokiko Prestakuntzako modulua egiteari dagokionez, eta hori ikastetxean egiten ez denez, honako jarraibide hauek ezartzen ditugu: Lantokiko Prestakuntzari 2020ko maiatzaren 18an (astelehena) ekiteko gure hasierako planteamenduari eusten diogu.”

Dekretutik eratorritako neurriek eta betebeharrek argi uzten dute aurrez aurreko hezkuntza baimentzen ez den bitartean, lantokietako prestakuntza-aldiak ezin direla burutu. Errege dekretuaz gain, Hezkuntza Sailak apirilak 20an atera zuen zirkularrak ere berdina dio, aurrez aurreko irakaskuntza-jarduera hasteko baimena ematen ez den bitartean lantokietako prestakuntzarik ez dela izango. Gaurko egunez, aurrez aurreko irakaskuntza eman ezin denean, Hezkuntza Sailak nolaz bidali ditzake ikasleak lantokietara Errege Dekretua eta beraiek landutako instrukzioak hausten dituenean?

“Aurrez aurreko hezkuntza baimentzen ez den bitartean, lantokietako prestakuntza-aldiak ezin dira burutu!!!”

GURE SEGURTASUN TA OSASUNAREKIN EZ JOLASTU

The post Lanbide heziketa: Aurrez aurreko hezkuntza baimentzen ez den bitartean, lantokietako prestakuntza-aldiak ezin dira burutu! appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.