2022-06-09 10:28

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak adierazi du Espainiako administrazio publikoek behin-behineko langileen gehiegizko erabilera sistematikoa egin dutela urteetan zehar. Abusu egoera bat egon da interinoekiko, izan ere, haietako askok urteetan zehar behin-behineko kontratuak lotu dituzte bata bestearen atzetik.

Hezkuntzako langileak finkatzea ezinbestekoa da, eta, azaldu bezala, ditugun baliabide guztiak erabiltzeko prest gaude interinitatearen kontra borrokatzeko, langileen alde egiteko eta hezkuntza sistema publikoaren defentsa irmoa egiteko.

Zehazki, lau dira defendatzen ditugun aldarriak:

– Plantilla egonkortu orain, interinitate tasa jaitsi!
– Estabilizazio prozesu errealak nahi ditugu!
– Oposizio prozesuekiko gardentasuna eta negoziazioa nahi dugu!
– Iruzur egoeran dauden langileentzat konponbide bat bilatu!

Ondorengo irudi-galerian ikus daitezke sindikatuko kideek eta EAEko hainbat ikastetxeetako langileek ateratako argazkiak:

The post Interinitatearen kontra eta langileen alde borrokatuko dugu appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.