2023-01-16 15:14

Kristau Eskola eta IZEA patronalek Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako langileen eskubideak
murrizteko proposamena aurkeztu dute gaurko hitzarmenaren negoziazio mahaian.

Sindikatuok hilabeteak daramatzagu patronalei maiatzaren 30ean ematen dizkiegun
plataformen erantzunaren zain. Zentzuzko proposamenak ekarri beharrean, Kristau Eskolak
eta IZEAk legeak edo sektoreko hitzarmenak aitortutako eskubideak murriztu nahi dituzte,
helburu hauek baitituzte:

  • Ekoizpenaren inguruko aldi baterako kontratuak 12 hilabetera arte luzatzea, legeak
    esaten duenean mugagabe izan behar dutela lehen egunetik.
  • Haur Hezkuntzako lehen zikloan eta lanbide-heziketan tutoretza ez ordaintzea, nahiz
    eta hitzarmenak eta auzitegiek horretara behartzen dituzten.
  • Lanbide-heziketako ikastetxeetan 22 orduko eskola-lanaldia ez errespetatzea,
    hitzarmenean 25 ordura arteko ohiko eskola-lanaldia adostuz, inolako konpentsaziorik
    gabe.
  • Gaixotasunagatiko bajaren edo jaiotzagatiko baimenaren kasuan, Gabonetako eta Aste
    Santuko opor-egunak berreskuratzeko aukera kentzea.
  • Lanpostua galtzen duten langile finkoen birkokapena mugatzea.
  • Adingabeak zaintzeko lanaldi-murrizketarako edo eszedentziarako eskubidea
    mugatzea.

Lanaldiari dagokionez, ez dute inongo kategoriatan murrizketarik proposatzen, eta soldatari
dagokionez, 2021erako izoztea eskaintzen dute, gainera, 2022tik aurrera soldata igoerak eta
jasotzen duten finantzaketa publikoa lotu nahi dute.

STEILASek uko egin dio negoziazioari ezetza emateko asmoz egindako proposamen honi.
Sektoreko azken lan-gatazkan ez omen zuten ezer ikasi. Berriz ere, Kristau Eskolak eta AICE
patronalak beren ikastetxeetako langileen eskubideak murrizten saiatzen dira, 2013an
estatuko hitzarmena alde bakarrez aplikatuz egin zuten bezala.

Gehiengoa duen sindikatuak eskatuta, patronalek onartu egin dute negoziazio mahaira
proposamen berri bat ekartzea. Bilera urtarrilaren 31n izango da. STEILASek Kristau Eskolari
eta IZEAri eskatu die eskubideen murrizketarik gabeko eta negoziazioa benetan aktibatzea
ahalbidetuko duen plataforma bat ekartzeko.

STEILASek hemendik aurrera eman beharreko urratsak baloratuko ditu, mobilizazioak
aktibatzea baztertu gabe. Antza denez, Gizarte Ekimeneko Zentroetako Patronalek ulertzen
duten hizkuntza bakarra dA,

The post Inforria 8: Kristau eskolak eta izeak gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileen eskubideak murrizteko proposamena egin dute gaurko negoziazio mahaian. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.