2023-01-16 15:09

2020ko urtarriletik itunpeko ikastetxeek jasotzen duten diru publikoa handitu egin da %10a baino
gehiago modulu ekonomikoen bitartez. Gainera, azken bi ikasturteetan familiei legez kanpoko kuotak
kobratzen eta haunditzen jarraitu dute.

Igoera horiek hain handiak izan dira, ezen irakasleei ordaintzeko mouduluen bitartez jasotzen dituzten
kopuruak Hitzarmeneko 2020ko lan-sarien taulak baino handiagoak baitira. Izan ere, taula horiek gaur
egun aplikatzen dira 2021etik aurrerako igoerak negoziatu eta adostu gabe daudelako. Horregatik,
ikastetxeek, hemendik aurrera, “hitzarmenaren kontura”ko zenbatekoak ordaindu beharko dizkiete,
gutxienez irakasle guztiei, Haur Hezkuntzako bigarren ziklotik batxilergo eta zikloetaraino.

Gizarte Ekimeneko azken lan-gatazkan ere gauza bera gertatu zen. Kristau Eskolak eta IZEAk
negoziazioa blokeatu zuten zentzuzko proposamenik egin gabe, gatazka luzatu egin zen eta moduluaren
igoerek hitzarmeneko konturako zenbatekoak ordaintzera behartu zituzten ikastetxeak.

STEILASek, gainerako sindikatuekin batera, 2021eko hasieratik daramagu soldata-igoera eskatzen.
2022ko amaieran gaude, eta patronalek 2021erako %0 mahai gainean jartzen jarraitzen dute, eta
oraindik ere ez dute 2022rako proposamenik ere egin.

Patronalek maiatzaren 30etik badakizkite gure aldarrikapenak, eta oraindik ez dute behar bezalako
proposamenik egin nahi izan. Nahikoa da, ez jo adarra sektoreko langileei! Kristau Eskolari eta IZEAri
biharko deitutako Gizarte Ekimeneko hitzarmenaren mahaian negoziazioa aktibatzeko proposamenak
ekartzeko exijitzen diegu. Hala ez bada, utziko diguten bide bakarra mobilizazioa berriro izango da.

 

The post Inforria 7: Kristau eskolari eta IZEA-ri gizarte ekimeneko hitzarmenaren Negoziazio mahaia aktibatzeko proposamenak egiteko exijitzen diegu. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.