2021-10-15 10:35

STEILASek aspalditik salatzen du diru publikoarekin finantzatutako bi hezkuntza-sare egoteak dakarren disfuntzioa, bai eta ikasleen segregazio-mailak etengabe handitzeak dakarrena ere, bai egoera sozioekonomiko txarrean daudenena, bai hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituztenena.

Era berean, behin eta berriz salatu dugu ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeen ituna. Beste behin ere, STEILASetik Hezkuntza Sailari eskatzen diogu itun hori bertan behera utz dezala berehala, administrazioak legezko tresnak baititu ituna sinatzeak irakaskuntza-eredu mistoarekiko konpromisoa ekar dezan eskatzeko.

The post Ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeen ituna salatzen dugu. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.