2021-09-10 10:50

ELA, STEILAS eta ESK sindikatuak eta Nafarroako Aldi Baterako Langile Publikoen Batzarra (ATPTN) mobilizatu gara gaur, Icetazoa ordezkatuko duen Legea publikoki gaitzesten dugula adierazteko.
Duela bi hilabete, Kongresuak interinoen Errege Dekretua onartu zuen, Gobernuak testua UGT, CCOO eta CSIF sindikatuekin adostu ondoren. Gaur egun urgentziazko lege gisa tramitatzen ari dira eta datorren ostegunera arte, alderdi politikoek zuzenketak egin ahal izango dizkiote testuari.
Nafarroan 15.000 langile baino gehiago dira aldi baterako kontratazioaren prekarietatea pairatzen dutenak, eta egunotan Kongresuan lantzen ari diren testuak, egoera prekarioari amaiera eman beharrean, milaka langilek lanpostua galtzea lortuko du.
Premiazkoa da birjarpen-tasekin amaitzea, premiazkoa da enplegu publikoa finkatzea eta premiazkoa da Administrazioan ERE bat ekiditea. Horregatik, Kongresuan presentzia duten alderdi politikoak eta Nafarroako Gobernua bera interpelatzen ditugu, lege hau geldiarazi dezaten. Administrazioaren behin-behinekotasunarekin amaitzea da euren erantzukizuna, eta, horrexegatik, testu honen aurka egiteko ausardia izatea eskatzen diegu.

Ordura arte, mobilizatzen jarraituko dugu, aldi baterako 15.000 langile publikoen kontsolidazioa defendatzeko, bai eta zerbitzu publikoak defendatzeko ere.

                                                                                                                                                                                                                                                                            Nafarroan, 2021eko irailaren 10ean.

 

The post Icetazoa geldi dezagun! Kaleratzerik ez administrazioan! appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.