2021-07-05 13:38

Hizkuntzen trataera bateratuaren dekretu berriaren negoziazioa

LAB, STEILAS, CCOO, ELA eta UGT sindikatuok, gehiengo sindikalak, plazaratu nahi dugu atzerriko hizkuntzak ikasteko dekretu berriaren inguruan dugun jarrera:

– Lehenik eta behin, itunaren jarraipen batzordeko azken bileran agerian gelditu zen Hezkuntza Departamentua dekretu berri bat prestatzen ari dela. Salatu nahi dugu beste behin ere sindikatuekin negoziatzeko aukerarik gabe egiten dela, eta ez dakigu hezkuntza eragileren batekin negoziatu den. Uda ez da arorik egokiena tramitatzeko.

– Bestalde, uste dugu programa honi buruzko dekretu berri batek egiten duen gauza bakarra dela adabakiak jartzea arlo pedagogikoan eta lan baldintzen egoera jasanezinean.

– Gure kezka adierazi nahi dugu; izan ere, ikasleen ikuspegitik, ikusten dugu Lehen Hezkuntzan ikasle asko atzean gelditzen ari direla eta Bigarren Hezkuntzan bereizketa handia gertatzen ari dela, nota onak dituzten ikasleak programa elebidunetan sartzen direlako eta gainerakoak ez.

Irakasleei dagokienez, egoera ez da hobea: bitartekotasun-indize handiak, plantillak egonkortzeko ezintasuna, nahitaezko desplazamenduak, funtzio publikoan sartzeko irizpideen eta baldintzek eragindako zailtasunak.

Beraz, 14/2020 Foru Legearen 2. artikuluak xedatzen duen moduan, eskatzen dugu negoziazio mahai egokietan negoziatzea hizkuntza berezkoen eta atzerrikoen tratamendu bateratuatua, egoeraren benetako plangintza negoziatua eta adostua eginez.

Atzerriko hizkuntzak ikasteak ezin du ikasleen garapen integrala kaltetu, ezta ekitatearen edo irakasleen lan-baldintzen aurka joan.

Iruñea, 2021-07-05

The post Hizkuntzen trataera bateratuaren dekretu berriaren negoziazioa appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.