2020-04-17 16:21

Eusko Jaurlaritzak, berriro ere, arduragabekeriaz jokatu du EPEaren inguruan erabakirik hartu ez duelako gaur Hezkuntza Saileko arduradunek bilera egin ostean.

STEILASentzat oso larria da milaka langile eta hautagai ziurgabetasun egoera honetan mantentzea. Berriro diogu, ez dagoela inongo arazorik ikasturte honetarako aurreikusitako EPEa 2021ko ekainera pasatzeko.

Dei egiten diogu Hezkuntza Sailari erabaki hori, behingoz, har dezan langileei, hautagaiei eta ikasleei zor zaien begiruneagatik.

The post Hezkuntza Sailak EPEaren inguruan ezer ez erabakitzea erabaki du appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.