2022-09-19 07:17

Urteetan pairatu ditugun kudeaketa kaxkarrei amaiera emango zien Ordezkagunea plataformaren beharra hainbatetan aldarrikatu ondoren, eta behin martxan jarrita arazo hauek ekidingo genituelakoan bageunden ere, beste behin ikasturte hasiera zoramena izaten ari da. Irailaren 16an gaude dagoeneko, eta oraindik hainbat ikastetxeetan hezitzaileak falta dira.

Gure sektoreak, ikasturte hasierako Ordezkagunearen kudeaketa txarraren ondorioak pairatzen jarraitzen du: baimenak eta bajak ordezkatu gabe daude, bakanteak bete gabe eta azken hauen kudeaketa egiteko SMSak irizpiderik jarraitu gabe bidaltzen ari dira. Ordezkoak zerbait esleitzeko zain daude etxean, baina ordezkapen bat esleitu eta ikastetxera gerturatzerakoan plaza ez dela existitzen edo dagoeneko beteta dagoela esaten diete.

Bitartean, ikastetxeetan dauden hezitzaileak lanez gainezka daude, lankideak falta direlako eta ikastetxeetako zuzendariei erantzunik ez zaielako ematen. Honegatik guztiagatik, eta ordezkaritzetako erantzun eza dela eta, administrazioak baliabide gehiago jarri eta Ordezkagunearen kudeaketa lehenbailehen zuzentzea eskatzen dugu.

The post Heziketa Bereziko lanpostuen kudeaketa kaxkarra salatzen dugu appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.