2020-05-07 11:22

Bizi dugun egoeraren berezitasuna eta larritasuna kontuan hartuta, arduragabekeri hutsa da sindikatuekin (eta, ondorioz, langileekin) Haurreskolak Partzuergoak eta Hezkuntza Sailak erakutsi duten jarrera azken hilabeteetan.

Beraz, ordezkaritza dugun hiru sindikatuok elkarrekin Mahai Negoziatzailea deitzea exijitu diogu testuan jasotako terminoen baitan. Enpresaren erantzuna egoerak eskatzen duena izatea espero dugu. Izan ere, ezezko erantzuna jasotzea errespetu zein ardura falta larriak izango lirateke.

The post Haurreskolak Partzuergoari mahai negoziatzailea deitzea exijitzen diogu LAB,STEILAS eta ELAk appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.