2021-01-22 12:31

 

Lehenago ETAren behin betiko eta erabateko armagabetzeari gure sostengua adierazteko elkartu ginen eta geroztik beste hainbat aldiz modu ezberdinetan elkartu gara, gaixorik dauden presoen arazoa eta hurbiltzea zirela eta.

Beraz, ELA, LAB, UGT, STEILAS, ESK, CNT, CGT, EHNE, HIRU eta ETXALDE sindikatuek, azken hilabeteetan urrats txikiak eman direla onartzen badugu ere, euskal gizarteari, bere erakundeei eta eragile politiko eta sozial ezberdinei honakoa adierazteko beharra ikusten jarraitzen dugu:

1. Egungo egoeran, preso dauden pertsonen arazoa konpontzea bizikidetza demokratikoa eta adiskidetzea sustatzeko beharrezko ekarpena litzatekela uste dugu.

2. Beraz, arazo honen konponbide orokorra lortzeko asmoz, honako urratsak beharrezkoak lirateke.

a) Gaitz larriak pairatzen dituzten presoen arazoa dela eta, iazko uztailaren 5ean egindako eskaerari berretsi egiten diogu: ”Sindikatuok agintariei estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko irizpide zorrotzenak aintzat har ditzaten eskatzen diegu, gaitz larriak edota sendaezinak pairatzen dituzten presoak hirugarren graduan sailkatzeko edo espetxetik ateratzeko, duintasun pertsonal eta gizatasun arrazoiak direla eta”.

b) Espainia eta Frantziako gobernuei preso guztiak Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) eta Nafarroako espetxeetara ekar ditzaten exijitzen diegu, espetxe zigorra presoaren sorlekutik urruti ez betetzeko eta senideekiko lotura errazteko.

c) Preso bakoitzaren baldintza eta egoera zehatzak benetan aztertuz, lehen gradutik bigarren gradurako bilakaera eskatzen dugu, espetxe legediak zehazten duen moduan.

3. Sindikatu sinatzaileok, dokumentu hau Espainiako Gobernuak Bizkaian duen ordezkaritzan erregistratuta, berriro diogu beharrezkoa dela, nork bere espaziotik, gai honi buruzko ebazpenak behin betiko aurrera egin dezan laguntzea.

Eta horrela jasota gera dadin

LAB ELA UGT STEILAS ESK CNT CGT EHNE HIRU ETXALDE

 

The post Hamar sindikatu sinatzaileok, azken bi urteetan preso dauden pertsonak txertatzeko auziari buruzko amankomuneko irakurketa egin dugu. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.