2021-10-05 08:23
Etxebizitza eskubidearen aldeko eta gizarte bazterkeriaren kontrako ekimenak KONTZENTRAZIOA deitu du biharko, urriak 5 arratsaldeko 19:00etan, Andra Mari Zuriaren Plazan, salatzeko Gasteizko bizilagun bat hil zela erakundeen utzikeriagatik. Kontzentrazio hau, Osakidetzako ordezkaritza sindikalarekin eta Osasun Publikoa Aurrera Plataformarekin batera deitu dugu.
Mezu honi atxikituta doa deialdiaren kartela eta baita ere Jon Armentiak (Gasteizko Udaleko Gizarte politiketako zinegotzia) Udal Batzordean egindako hitzartzea jasotzen duen bideoren esteka. Batzordera Gasteizko bizilaguna bertaratu zen bere historia kontatzera: Etxegabetze baten ondoren, familiaren lonja batean bizi zen. Osakidetzak uko egin zion hil ala biziko ebakuntza bat egiteari, ebakuntza ostekoa egiteko etxebizitza duinik ez zuelako, eta Udalak ez zion bizitzeko tokirik eskaini. Lanbidek legez kanpoko 9.000 euroko zorra eskatzen zion. Eta udaltzaingoak hilero 600 euroko isunarekin mehatxatu zuen, baldin eta ez bazuen lonja uzten.
Gizarte politiketako Batzordearen ostean, Udalak, Etxebidek eta Osakidetzak ez zuten ezer egin, eta 3 hilabete geroago, bizilaguna hil zen, erakundeen utzikeriagatik.

The post Gasteiztar bat hil da erakundeen utzikeriagatik appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.