2020-05-29 16:13

Bestela, lan gatazkari eta gatazka juridikoari berriro ekitea beste biderik ez digute utziko, horrek dakartzan ondorioekin

Azaroaren 9an, lan gatazka gogor baten ondoren, gehiengo sindikalak eta patronal nagusiak akordio bikain bat sinatu genuen EAEko gizarte-ekimeneko ikastetxeen sektorerako, eduki oso garrantzitsuak dituena, eta langileen lan baldintzak nabarmen hobetzen dituena.

Akordioak garai batean gainditu ezin ziren oztopoak gainditzen dituzten edukiak jasotzen ditu, hala nola, soldata eta lan baldintzak finantzaketa publikoarekin lotzeko patronalen betiko asmoa, galdutako eros-ahalmenaren ia erdia berreskuratzea, kolektibo ezberdinentzat lan pertsonalerako ordu osagarrien aitortza, % 75ko lanaldiko erretiro partziala eta kolektibo guztientzat lanaldiaren % 100ean eta lan kontratu mugagabearekin errelebistak kontratatzea, zeinak birkokapenerako irizpide objektiboak ezartzearekin batera, matrikulazioaren beherakadagatik beraien lanpostua galdu dezaketen langileak birkokatzeko bermea suposatzen duen.

Patronalek eta sindikatuok, birkokapen akordioa hitzartu eta sinatu genuen Hezkuntza Sailarekin, zehaztasun eta xehetasun gehiago ematen dituena eta prozedura eta helburuen inguruko zehaztapen gehiago dituena.

Azken hilabeteotan, greba amaierako akordioa sinatu dugun sindikatuok, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalekin adostasunetara iristen saiatu gara, bai negoziazio-mahaiaren bileretan, bai izan ditugun beste kontaktu batzuetan ere, greba amaierako akordioaren edukiak hitzarmenean adostutako baldintzetan txertatzeko helburuarekin.

Ez da erraza izan, patronalak, adostutakoa bere gain hartzeko ez duelako borondaterik adierazi, eta prozesua oztopatzen eta atzeratzen aritu delako etengabe. Azken oztopoa, lanpostua galtzen duten langileak birkokatzeko, Patronalak jada sinatuta dituen funtsezko irizpideak erreglamenduan sartzeko asmorik ez duela izan da, lehendik hartutako konpromisoak indargabetu nahi baititu, birkokatze sistemaren eraginkortasuna erabat kolokan jarriz.

Bestalde, Hezkuntza Sailak birkokapen Akordioa betearazteko duen erantzukizuna eta eragiteko aukera ikusita, ELA, Steilas eta CCOO sindikatuek bilera bat eskatu diogu behin baino gehiagotan, baina eskaera hori ez da aintzat hartu.

Patronalaren asmoa greba-amaierako akordioaren baldintzak eta espiritua aldatzea izan da. Gobernuaren finantzaketa jaso nahi du erretiro partzialen kostua ordaintzeko, baina bere gain hartu gabe lanpostua galtzen duten sektoreko langileak erizpide objetiboen bitartez birkokatzeko konpromezua, beren aldebakarreko kontratazio politikari eutsiz. Azken batean, birkokapenaren inguruan adostutakoa ez du bete nahi.

ELA, Steilas eta CCOO sindikatuok patronalari eskatzen diogu hitzartutako akordioak bere gain hartzeko eta sektoreko hitzarmenean jasotzeko, baita adostutako baldintzetan aplikatzeko ere. Era berean, Hezkuntza Sailari eskatzen diogu beharrezkoak diren mekanismoak aktiba ditzala sinatutako birkokapen akordioa bete dadin.

Bestela, lan gatazkaren eta gatazka juridikoaren bideari heldu beharko diogu, hainbeste denbora eta ahalegin suposatu duten konpromisoak bete daitezen.

Euskal Herria a 29 de mayo de 2020

The post ELAk, STEILASek eta CCOOk, Kristau Eskolari eta gainerako patronalei azaroan sinatutako akordioak bere gain har ditzatela eta Hezkuntza Sailari sinatutako birkokatze-akordioa bete dadin beharrezkoak diren mekanismoak aktiba ditzala eskatzen diegu appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.