2021-02-26 10:33

Atzo arratsaldean, hilak 24, Hezkuntza Saileko Lan eta Prebentzio Zerbitzuak txertaketa planaren berri eman zigun urgentziazko bilera batean. Argibide batzuk eman zizkigun arren, duela pare bat aste exijitu genuen planifikazio integral batetik urruti dago.

Emandako argibideak:
• Ostiral honetan hasiko da Mutualia txertaketak egiten hezkuntza publikoko langileen artean.
• Mutualia jarriko da ikastetxe publikoekin harremanetan borondatezko eskaintza egiteko, goiz edo arratsaldeko txandetan.
• Haur Hezkuntza, Hezkuntza Laguntzako Espezialistak, jangeletako monitoreak eta, oro har, musukorik erabiltzen ez duten ikasleekin lan egiten duten kolektiboak izango dira lehentasuna izango dutenak.
• Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileak itundutako ikastetxeekin batera hasiko dute txertaketa, aurrerago.
• Urte osoko bakanterik ez duten ordezkoek lanean dauden ikastetxean izena eman badute, ikastetxe horri dagokion txandan txertatuko dituzte.
• Bajan edo eszedentzian dauden langileak ikastetxera bueltatu bezain laister izango dute txertoa eskatzeko eskubidea.

Argitzeko geratzen diren puntuak (Osakidetzaren berrien zain):
• 55 urtetik gora duten langileek noiz jasoko dute txertoa?
• Langile zaurgarriek?
• Lehentasunik ez duten hezkuntza publikoko langileek?

Hezkuntza Sailak galdera horiek argitu behar ditu hezkuntza komunitateko langileok informatuta egoteko eta prozesuaren gardentasuna bermatzeko.

The post EAEko txertaketa plana hezkuntzan appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.