2020-06-18 13:39

Gaur Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza aurrean gauzatu dugun ekarretaratzean Hezkuntza Sailari birkokapen akordioa betearazteko neurriak har ditzala exijitu diogu

Birkokapena abian jar dadin lanpostuak esleitzeko zeregina duen birkokapen batzordeko zein birkokapen akordioaren betearazpena bermatzeko lana duen jarraipen batzordeko bileretara deitu ditugu sindikatuok Hezkuntza saila eta patronalak Ekainak 23rako

Azaroan, lan gatazka gogor baten ondoren, gehiengo sindikalak eta patronal nagusiak akordio bikain bat sinatu genuen. Akordioan jasotako oinarrizko edukietako asko ikastetxeetan aplikatzen ari dira dagoeneko, besteak beste galdutako erosi ahalmenaren ia erdia berreskuratzea suposatu duten soldata igoerak edota lan kargak arintzeko ordu osagarriak eta lanaldi murrizketak.

Azaroko akordioaz gain, patronalek eta sindikatuok birkokapen akordioa hitzartu eta sinatu genuen Hezkuntza Sailarekin. Honela, bi akordioa hauetan, matrikulazio jeitsieragatik lanpostua gal zezaketen langileak birkokatzeko irizpideak, baldintzak eta prozedura itxi genituen.

Greba amaierako akordioan %75eko lanaldiko erretiro partziala hartzeko eskubidea jasotzen da langile guztientzat. Honek lanaldiaren % 100ean eta lan kontratu mugagabearekin errelebistak kontratatzeko beteteharra dakar, zeinak birkokapenerako irizpide objektiboak ezartzearekin batera, matrikulazioaren beherakadagatik lanpostua galdu dezaketen langileak birkokatzeko bermea suposatzen duen.

Hezkuntza sailarekin sinatutako akordioak Sailak erretiro partzialak errazteko eta birkokapena ahalbidetzeko, erretiro hauen kostua bere gain hartuko duela jasotzen du besteak beste, beti ere, patronalek eta hauek ordezkatzen dituzten ikastetxeek lanpostua galtzen duten sektoreko langileak adostutako erizpide objetiboen bitartez birkokatzeko konpromezua eta betebeharra bere gain hartzen duten bitartean.

Azarotik hona, patronalak, adostutakoa bere gain hartzeko, hitzarmenean txertatzeko eta betetzeko borondate oso eskasa adierazten ari dira eta prozesua oztopatzen eta atzeratzen aritu dira etengabe. Une honetan arazoa birkokapen konpromezuaren betearazpenean dago. Gobernuaren finantzaketa jaso nahi dute erretiro partzialen kostua ordaintzeko, baina lanpostua galtzen duten sektoreko langileak erizpide objetiboen bitartez birkokatzeko konpromezua bete gabe, beren aldebakarreko kontratazio politikari eutsiz. Azken batean, birkokapenaren inguruan adostutakoa ez du bete nahi.

Sindikatuok gurekin biltzeko eta egoera bideratzeko aktiboki parte har dezala eskatu diogu behin baino gehiagotan Hezkuntza Sailari. Honek ordea, gurekin egoteko azken momenturarte itxaron du, eta Ekainerarte ez da gurekin bildu.

Halere, azkenean, pasa den astean gurekin izandako bileran, argi adierazi zuen erretiro partzialen finantziaketa birkokatzeko helburua betetzeari lotua dagoela.

Gaurko elkarretaratzean hezkuntza sailari birkokapen akordioa betearazteko neurriak har ditzala exijitu diogu.

Aldi berean, akordioak betez birkokapena abian jar dadin aldebakarreko pausoak ematen jarraitzen dugu. Eta gaur bertan, lanpostuak esleitzeko zeregina duen birkokapen batzordeko zein birkokapen akordioaren betearazpena bermatzeko lana duen jarraipen batzordeko bileretara deitu ditugu sindikatuok Hezkuntza saila eta patronalak Ekainak 23rako.

ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuok Patronalei greba amaierako akordioan jasotako edukiak adostutako terminoetan bere gain hartu, Lan hitzarmenean txertatu eta betetzeko galdegiten diogu. Hezkuntza Sailari berriz, birkokapen akordioa betearazteko bere esku dauden mekanismo guztiak abian jartzeko.

Euskal Herria 2020ko ekainak 18an

The post EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeak. Gaur Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza aurrean gauzatu dugun ekarretaratzean Hezkuntza Sailari birkokapen akordioa betearazteko neurriak har ditzala exijitu diogu appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.