2021-10-15 09:35

Deustuko Unibertsitateak Adrián Almazán irakaslea, Steilas sindikatuko lankidea, kaleratu berri du, inolako arrazoirik eman gabe. Adrián irakasle laguntzaile doktore gisa kontratatu zuen Deustuko Unibertsitateak 2020/21 ikasturtearen hasieran, eta bere irakaskuntza eta ikerkuntza jarduerak normaltasun osoz gauzatu ditu urte akademiko osoan Unibertsitate horretako Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Etika Aplikatuko Zentroan. Are gehiago, Deustuko Unibertsitateak berak bere ikerketa-lana ebaluazio bikainarekin aintzatetsi du. Baina ikasturte berriari begira, Unibertsitateak kaleratu egin du, inolako arrazoirik eman gabe idatziz, bakarrik ahoz emandako eta erakundera edo arduradunen eskakizunetara ez egokitzeari buruzko justifikazio lausoak alegatuz.

Steilasen ustez, gertatu dena da Deustuko Unibertsitateari ez zitzaizkiola gustatzen Adrianen teknologiarekiko eta kapitalismoarekiko ikuspegi ikertzaile kritikoa, ezta hainbat mugimendu sozial eta ekologistetan zuen militantzia aktiboa ere. Edota Adrianen ukoa unibertsitate-erakunde batenak baino merkataritza-erakundeenak ziruditen eskakizun instituzionaletara makurtzeari.

Steilasen ustez, Deustuko Unibertsitatearen erabakia oso larria da, pentsamendu, katedra eta ikerketa askatasunaren aurka jotzen baitu zuzenean, hori delarik, hain zuzen, unibertsitate-jardueraren oinarrietako bat. Oinarri bat ez dena hainbatetan errespetatzen, bereziki unibertsitate pribatuen eta elizarekin lotutako unibertsitateetan, zeinetan, kaleratze horrek erakusten duen bezala, oso garesti ordaindu ahal izaten den aldez aurretik mugatutako ekintza- eta pentsamendu-esparruetatik kanpo jardutea. Zentsura ideologiko horrek eragin larria du unibertsitate-askatasunean, eta gezurtatu egiten du Deustuko Unibertsitateak bere irakasle eta ikasleen pentsamendu kritikoa eta autonomoa sustatzen duelako aldarria, hain zuzen ere, bere izaera soziala eta diru-laguntza publikoak jasotzea justifikatzeko.

Kaleratze honek erakusten du, halaber, unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek pairatzen duten prekarietate-egoera, eta zenbateraino den zaurgarria haien lan-egoera, bereziki unibertsitate pribatuetan, urtero berriztatu beharreko obra- eta zerbitzu-kontratuekin, inolako justifikaziorik aurkeztu beharrik gabe erraz eta merke hautsi daitezkeenak.

Steilasetik Adrianen kaleratzea salatzen dugu eta unibertsitatearen pribatizazio gero eta handiagoak unibertsitateko irakasleen lan-baldintza jada prekarizatuetan, izango dituen ondorioez ohartarazten dugu. Baita Unibertsitateek eskaini beharreko prestakuntza eta ikerketa aske, kritiko eta gizartearekiko arduratsuaren garapenean ere, interes komertzial, ideologiko edo erlijiosoetara makurtu gabe.

The post Deustuko Unibertsitateak Adrian Almazan irakasle eta lankidea kaleratu duela salatu du STEILASek appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.