2020-09-29 13:28

CHIAPASKO KOMUNITATE INDIGENA ZAPATISTEN AURKAKO ERASO PARAMILITARRAK SALATZEN DITUGU

STEILAS sindikatuak hurrengo komunikatuarekin bat egiten du:
Duela bi urte baino gehiagotik Chiapasko gainetan dagoen Chenalhó udalerrian kokatutako talde paramilitarrek Aldama udalerriko biztanleria zibila, zapatista eta ez zapatista, tirokatu, erre, mehatxatu eta jazarri dute. Nahiz eta ekintza kriminal hauen ondorioak odoltsuak izan diren (hainbat hildako eta milaka desplazatu), udal gobernuak, estatukoak zein Gobernu Federalak ez dituzte geldiarazi.

Izan ere, abuztuaren 22an egoera are gehiago larriagotu zuen beste ekintza paramilitar bat gauzatu zen. Egun hartan, Organización Regional de Cafeticultores de Ocosingo (ORCAO) deritzon erakunde ofizialistak Lucio Cabañas udalerri zapatistako Cuxuljá-ko gurutzaduran kokatzen diren “Nuevo Amanecer del Arcoiris” Merkataritza Zentroko kafeupeltegiak
kalibre lodiko armekin erasotu, erre eta arpilatu egin zituen. Eraso horri, iazko apirilaz geroztik eskualdean izandako indarkeria-gorakada gehitu behar zaio; ekintza hauek guztiek agerian uzten dute zapatisten komunitateak suntsitzeko aurrez
pentsatutako plana dagoela.

ORCAOk historia paramilitar luzea du bere gain, eta eraso armatu, bahiketa, lapurreta eta bestelako delitu ugari egiten ditu. Inoiz ez dute ezkutatu komunitate zapatistak desagerrarazteko eta haien lurrak eskuratzeko daukaten estrategia. Erakunde paramilitar honetako kideek gobernu ezberdinekin izan ditzaketen loturek kezkatzen gaituzte. Horrek are kezka handiagoa eragiten digu 1994a baino lehen izandako gobernu federal eta estatalek komunitate zapatisten aurka gauzatutako “gerra
zikinaren” aurrekari odoltsuen ondorioz.

Talde paramilitar horien ekintzek zigorrik gabe jarraitzen dutenez, delitu-jarduera horien konplizitate federala ondorioztatu beharrean gaude. Aski ezaguna da, adibidez, komunitate zapatistak beren lurraldean baimenik gabe diseinatutako gobernuaren
megaproiektu handien eta nazioarteko beste proiektu estraktibista batzuen aurka daudela. Era berean, gobernuaren programa asistentzialistak arbudiatzen dituzte, gizarte-sarea hautsi eta komunitateak txandakako gobernuetara eramaten baitituzte.

Hori al da emakumeenganako indarkeria politikoaren hazkundearen jatorria? Aurreko guztiagatik, komunitate zapatisten aurkako eraso eta jazarpen paramilitarraren gorakada eta hauekiko Gobernu Federalaren, estatukoaren eta udalekoaren
konplizitatea salatzen ditugu.

The post Chiapasko komunitate indigena zapatisten aurkako eraso paramilitarrak salatzen ditugu appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.