2021-02-28 17:22

STEILASeko Idazkaritza Feministak “Covid19. Pandemiaren inguruko gogoeta feministak” monografikoa aurkeztuko du martxoaren 2an.

Beharrezkotzat jo dugu euskal feminismoaren ahots bikainenetako batzuk biltzea, koronabirusa gure bizitzetan eta, bereziki, emakumeen bizitzan agertzeak dakartzan ondorio sozial eta politikoei buruz hausnartzeko.

Bertan, osasunaren, zaintzaren, enpleguaren, jasangarritasunaren eta beste hainbat arlori buruzko begirada desberdinak aurkituko ditugu, hezkuntza-eremuan hurbileko bizipenekin eta klase presentzialak konfinatzearen eta bertan behera uztearen ondorioekin batera.
16 ahots anitz dira Pandemiaren, “Normaltasun berriaren” eta une honetan euskal feminismoan eztabaidagai dauden gai horien guztien inguruan berri ematen dutenak.

Martxoaren 2an, asteartean, 11:00etan STEILASeko Bilboko egoitzan. Jose Mª Eskuza kalean 1-1 solairua. 48013

The post Aurkezpena: STEILASeko Idazkaritza Feministak “Covid19. Pandemiaren inguruko gogoeta feministak” appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.