2021-07-02 15:00

2021eko ekainaren 30eko jarraibidearen bitartez Lanaldia Murrizteko baimen, aldi baterako etete eta eszedentzien etete datak arautu dira.

Hauek urtarrilaren 31n edo abuztuaren 31n soilik eten ahalko dira, baldin eta horiek ematea eragin zuen arrazoia amaitzen ez bada edo salbuespenezko bestelako arrazoi frogagarri bat ez badago.

STEILASetik salatu nahi dugu Hezkuntza Saila bere aldebakarreko dinamikarekin jarraitzen duela erabaki honen berri ez baitugu izan ez guk ezta ikastetxeek ere. Ulertzen dugu neurriak egun ematen den abusu praktika bat etetea duela helburu eta ikastetxeen egonkortasuna ahalbidetzea. Edonola, hezkuntza komunitatea osatzen dugunokin benetako elkarlana existituko balitz, seguruenik neurri hau kontziliaziorako ezinbestekoa den eskubidea urratu gabe bideratu genezakeen.

Azkenik, onartezina da ustez ikastetxearen hobe beharrez hartzen diren erabakiak uztailaren 1ean iristea eskolara, dagoeneko langileen  gehiengoa bertan ez dagoenean eta zuzendaritzei ikasturtearen antolakuntzarako zailatasun gehiago jarriz.

2021eko Uztailaren 2an

The post 2021eko ekainaren 30eko jarraibidearen bitartez Lanaldia Murrizteko baimen, aldi baterako etete eta eszedentzien etete datak arautu dira. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.