2021-07-06 11:42

Luze itxaron behar izan dugu Hezkuntza Sailak datorren ikasturtean indarrean
jarriko den egonkortasunaren inguruko zehaztasunak emateko. Atzeratze
horrek langileen kalterako ondorio asko izan ditu; esate baterako, inork ez
zekien 2020-2021 ikasturterako aukeratu ziren lanpostuak 2021-2022
ikasturtean egonkortu zitezkeenik. Agindu eta zirkularren bidez informazioa
aldatzen joan da uneoro, eta, egun indarrean jarriko bada ere, agindua
oraindik itxi gabe dago.
Horri gehitu behar diogu egonkortasun eskubidea duten langileen zerrenda
argitaratu berri duela Hezkuntza Sailak eta, bertan, orain arteko irizpideekin
bat ez datozen egonkortze automatiko asko agertzen direla. Horren ondorioz,
langileek automatikoki egonkortuta daudela ulertu dezakete eta, hortaz,
borondatez parte ez hartzea. Horrek beraien egonkortzeko eskubidea galtzera
eramango lituzkete, beraiena izan ez den akats bategatik.

Hori gutxi izango balitz, baremazio prozesuan akats ugari egon dira baita
funtzionarioen lanpostuen esleipenetan ere. Horrelakoak izango al dira
Hezkuntza Sail berriak ekarriko dituen berrikuntzak eta berrantolaketak?
Kontziente gara prozesu berriek egokitzapen prozesu bat behar dutela eta
akatsak eragin ditzaketela, baina, gertatzen ari dena aurreikuspen eza
ikaragarriaren ondorioa den kudeaketa kaotikoa da.
2021eko Uztailaren 5ean

The post 2021/07/06: Kaosa gailendu da Hezkuntza Sailean appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.