2021-09-15 11:39

Egutegi berriaren inguruan hainbat eta hainbat zalantza sortu dira langileen artean. Horiek argitzeko
asmoz, hainbatetan, azalpen zehatzak eta argiak eskatu dizkiogu administrazioari, baina orain arte
eman dituzten erantzunek ez dituzte langileen zalantzak argitu; are gehiago, nahasmen handiagoa sortu
dute.

Zuzendaritza Batzordeak bidalitako araudian haurreskolak uztailaren 29ra arte irekita mantentzeko
beharra agertzen zen (222 egun irekita), baina ez zuen azaltzen lan baldintzekin talka egin gabe hori
nola uztartu zitekeen. Egoera hori STEILAS sindikatuak hasieratik salatu zuen.

Zorione Etxezarraga, Haurreskolak Partzuergoko gerentea, haurreskola batzuekin emailez harremanetan
jarri ostean, eta horiei emandako erantzuna ikusita, Zuzendaritza Batzordearen erabakia nahi bat
besterik ez dela baieztatu dezakegu. Hortaz, ez da derrigorrezkoa, eta uztailaren 29a baino lehen itxi
nahi duten haurreskolen egutegi proposamena onartua izango da. Hori guztia Zorione Etxezarragarekin
orain dela minutu batzuk kontrastatu ahal izan dugu.

Ondorioz, horrela nahi izanez gero, aurreko ikasturteetan erabilitako irizpideak jarraitu ahal izango dira
aurtengo egutegia osatu ahal izateko (lan eta jai egunak kontuan izanda).

Gauzak horrela, eskerrak eman nahi dizkizuegu orain arte izandako pazientziagatik, prestatutako
ekimenetan parte hartzeagatik eta guztion artean egindako presioagatik.

Argi dago Eusko Jaurlaritzak eta Zuzendaritza Batzordeak ez dutela menperatzen Haurreskolak
Partzuergoak duen izaera eta, are gutxiago, zerbitzuak dituen ezaugarri eta kasuistika ezberdinak.
Administrazioari inplikazio eta seriotasun gehiago eskatzen diogu: horrelako egoerak ezin dira gehiago
eman.

Euskal Herrian, 2021eko irailaren 15ean
STEILAS

The post 2021-09-15 Egutegiaren araudiaren inguruko zalantzak eta argibideak. appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.