2021-09-30 10:40

Hezkuntza Sailak 0-3 zikloa eskaintzen duten 276 zentro pribatuei 24,5 milioi €ko diru-laguntza publikoa eskainiko die aurten ere.

Laguntza hori justifikatzeko aitzaki ezberdinak erabiltzen badituzte ere, helburua bestelakoa da: %100 pribatua den 0-3 zikloari esker, titulartasun pribatua duten itundutako zentroen matrikulazioari alfonbra gorria jartzea. 2020-2021 ikasturtean 24.327.392,50 € jaso zituzten zentro horiek.

Beste behin ere, STEILAS sindikatutik egoera hori salatu nahi dugu. Argi dago Eusko Jaurlaritzak eta Hezkuntza Sailak ez dutela norabide aldaketarik nahi beraien politiketan eta titulartasun pribatua duten zentroak lehenesten dituztela Haurreskolak Partzuergo publikoak eskaintzen duen zerbitzuaren gainetik.

Diru-laguntza publiko horien helburuetako bat titulartasun pribatuko zentroen kuotak merketzea den bitartean, Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden haurreskolen kuotak berdin mantentzen dituzte. Guzti horrek 2018an Eusko Legebiltzarrak hartutako erabaki batekin egiten du talka: Haurreskolak Partzuergoko doakotasun osoa lortzeko urratsak ematen jarraitzea.

Aipatzekoa da baita ere diru-laguntza publiko horiek ez dutela Administrazioaren jarraipenik edota kontrolik. Horrek haurtzaindegi pribatu askok Haurreskolak Partzuergoak baino kuota merkeagoak eskaintzea ahalbidetzen du, besteak beste.

Beraz, STEILASek eskaera zehatza egin nahi die Eusko Jaurlaritzari eta Hezkuntza Sailari: diru-laguntza publiko horietara bideratzen duten dirua Haurreskolak Partzuergoko aurrenkontua osatzeko bideratzea, horren doakotasuna bermatu arte.

Lotura honetan diru-laguntza publiko horiek salatzeko argitaratu dugun dokumentua kontsultatu
dezakezue:

https://steilas.eus/2021/09/29/0-3-zikloa-eskaintzen-duten-zentro-pribatuek-jasotzen-dituzten-diru-laguntza-publikoak-agerian-iii

The post 0-3 zikloa eskaintzen duten zentro pribatuek jasotzen dituzten diru-laguntza publikoak salatzen ditugu appeared first on Steilas.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Hezkuntzako langileen sindikatua gara, irakasle eta ez irakasleen topalekua, haur eskoletatik unibertsitateraino. Geurea hezkuntza delako.