2019-07-17 09:24

 

Aldahitz Ikerketa proiektuak urteak daramatza hizkuntza ohituren aldaketa prozesuak ikertzen, eta halakoak errazteko tresnak sortzen. Eusle metodologia izan zen lehen emaitza (2012), eta orain bigarren tresna bat aurkeztuko da, aurrekoaren osagarria: Ulerrizketa metodologia (2019).

Mintegi honetan bi tresnak maila teknikoan ezagutzeko aukera izango da eta Ulerrizketa metodologiaren argitalpen eta bideo berriak aurkeztuko dira.

 

Data eta lekua

Goiz bateko mintegia izango da (9:30etatik 13:30ak arte), 2019ko urriaren 30ean (asteazkena), Gasteizen (lekua zehazteke).

 

Nori zuzendua?

Mintegia zuzentzen zaio ikuspegi teknikotik hizkuntza ohituren aldaketa prozesuak (euskararen aldera) errazteko tresnetan interesa duten denetariko teknikari eta profesionalei.

Besteak beste, honako hauei: aholkularitza enpresetan lanean ari diren teknikariei, administrazio publikoetako euskara teknikari zein arduradunei, herrietako euskara elkarteetako langileei, enpresetako euskara batzordeetako kideei, unibertsitateko irakasle eta ikerlariei, ikastetxeetako zuzendari zein guraso elkarteetako kideei, euskaltegietako arduradun zein irakasleei, eta abar.

 

Egitaraua

Saio ezberdinak tartekatuko dira, bi metodologietara ikuspegi ezberdinetatik hurbilduz: metodologien oinarriei eta ezaugarriei buruzko azalpenak, halako esperientziak egin dituzten lankideen lekukotzak, antolaketarako ematen diren urratsak, eta abar.

 

Ordua;

ONGI ETORRIA ETA SARRERA

9:30

Aldahitz proiektua eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko tresnen ikuspegia

ULERRIZKETA METODOLOGIA

      Metodologiaren oinarriak eta ezaugarriak (Pello Jauregi)

      Ulerrizketa metodologiaren argitalpena eta bideo berrien aurkezpena

      Ulerrizketa esperientzien lekukotzak

      Ulerrizketa, ariketa praktikoa

ATSEDENA

11:30;

EUSLE METODOLOGIA

      Metodologiaren oinarriak, ezaugarriak eta emaitzak (Pello Jauregi eta Pablo Suberbiola)

      Eusle esperientzien lekukotzak

ULERRIZKETA ETA EUSLE METODOLOGIA ESPERIENTZIEN ANTOLAKETA

      Behar diren baldintzak eta ematen diren urratsak

Amaiera

13:30

 

Izena emateko

Bete ezazu ondorengo loturan duzun formularioa, urriaren 23a baino lehen (matrikula: 60 €)

IZENA EMAN

Zalantzak edo kontsultak

Mintegi honi buruzko edozein kontsulta bazenu, idatziguzu, mesedez: aldahitz@soziolinguistika.eus

 

Antolatzaileak

 

 

Babesleak eta partaideak

Bazkide partaideak

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskara Biziberritzeko Ikergunea