Eguna: 2019ko martxoaren 28a, osteguna.
Lekua: Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain
Egitaraua:
Soziolinguistika Klusterrak bere ibilbidean landu dituen proiektuen errepasoa eta aurrerantzean landu beharrekoen inguruko talde lana egingo dugu. Bazkideon artean eta hainbat gonbidaturekin batera (administrazio publikoetako eta unibertsitateko kideak espero ditugu batez ere) landuko dugu gaia.
Bukaeran mokadu bat hartzeko aukera izango dugu.
Eskertuko genuke etortzekotan inprimaki honetan izena ematea.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu nire agurrik beroena,
Maddi Etxebarria Bilbao
Soziolinguistika Klusterreko lehendakaria