2018-10-02 14:13


Kontseiluak eta Udako Euskal Unibertsitateak urriaren 29an Hizkuntza Eskubideak bermatzeko legearen bidean jardunaldia antolatu zuten. Bertan parte hartu zuen Olatz Altuna Zumetak, Soziolinguistika Klusterreko teknikariak. Nafarroako egoera soziolinguistikoaren diagnosia egin zuen, zonifikazioaren ikuspegitik. Besteak beste, azpimarratu zuen eremu mistoan euskaldunen kopurua %11koa dela eta bertan bizi direla Nafarroako hamar biztanletatik sei. Eremu euskaldunean euskaldunak %61 dira eta hamarretik bat bizi da bertan. Gainontzekoak, hamar biztanletatik hiru, eremu ez euskaldunean bizi dira eta eremu horretan euskaldunen kopurua %3 ingurukoa da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskara Biziberritzeko Ikergunea