2018-10-29 14:00

HAUSNARTU Soziolinguistika Sarien XI. edizioa da 2018koa. Urtero bezala hainbat jakintza arlotatik euskal soziolinguistikari ekarpena egiten dioten lanak jaso dira, eta epaimahaiaren erabakiz lehen saria Izaskun Kuartangorentzat izango da, “Bezero misteriotsuaren teknika herri-administrazioetako zerbitzu-hizkuntzaren ebaluazioan” izeneko lanarengatik. Lehiaketaren bigarren saria Miren Artetxerentzat da, “Hiztun berriak eta bertso-mundua” lanagatik. Eta hirugarrena, berriz, Irati Lizeagari emango zaio; azken honen lanak “Lintzirin: Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan oinarritutako Euskara Sustapen Ekintza Plana (ESEP)” du izenburutzat.
Sari emate ekitaldia Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren egitarauan txertatu da lehen aldiz. Azaroaren 6an izango da, Bilboko Bizkaia-EHU Aretoan eta saria jasotzeaz gain, saridunek beren lanen aurkezpena egingo dute. Lanen testuak osotasunean argitaratuko dira BAT soziolinguistika aldizkariaren 2018ko laugarren alean.
 

Izaskun Kuartango
 
Sarituen eta sarien inguruko informazio xeheagoa: www.soziolinguistika.eus/hausnartu

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskara Biziberritzeko Ikergunea