2020-04-03 17:36

2018an abiatu zen Aldahitz Proiektuko Ikerketa taldearen eta Osakidetzako Euskara Zerbitzuaren artean.
Aldahitz-en hizkuntza-ohiturak aldatzeko sorturiko metodologiak hartu dira abiapuntu. 2018an eginiko Eusle metodologiaren lau esperientzien datuak aztertu eta ondorioak atera dira. Horrez gain, esku hartze esperientzia berriak antolatu dira.
Eusle metodologiaren esperientziez gain, Ulerrizketa metodologian oinarritutako esku hartze esperientziak antolatu dira bost osasun zentrotan. Azkenik, Osakidetzako ezaugarrietara egokituriko “Biko eusle” metodologiaren proba pilotuak egin dira (bi esperientzia).
Formazioa ere eman zaie gai hauetan bertako teknikariei, Garapen Taldeko saioetan eta bai berariaz antolaturiko saioen bidez.
 

Zuzendaria: Pello Jauregi
Koordinatzailea: Pablo Suberbiola
Partaideak: Xabier Arauzo, Eguzkiñe Gezuraga, Alazne Iturriotz, Ander Manterola, Ander Zuloaga, Garbiñe Garai, Garbiñe Loiarte, Irene Gil, Leire Sagastizabal eta Ramon Fullaondo (Osakidetza)
Babeslea: Osakidetza

 

 

Laburpena esaldi batean: 
Lankideen arteko hizkuntza-ohituretan esku hartze esperientzien eta formazioaren bidez euskararen aldera eragiteko proiektua
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskara Biziberritzeko Ikergunea