2019-11-27 10:06

Gipuzkoako Hizkuntza-aniztasunaren mapa proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskariz ari da burutzen Soziolinguistika Klusterra Xabier Aierdi soziologoaren zuzendaritzarekin. Gipuzkoako hizkuntza-aniztasunaren azterketa egitea du helburu (gaztelania, euskara eta ingelesa ez diren hizkuntzen aniztasuna), eta aniztasun horren zaintza eta kudeaketa egokirako irizpideak proposatzea. Datorren azaroaren 29an, goizeko 11etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian aurkeztuko dira 2018tik hona proiektuan egindako lanen emaitza nagusiak. Batetik, Gipuzkoako hizkuntza aniztasuna deskribatzen duten mapa eta adierazle nagusien webgunea; eta bestetik, hizkuntza-aniztasunaren kudeaketarako eta kanpoan jaiotako herritarren harrerarako proposamenen bildumak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskara Biziberritzeko Ikergunea