2019-05-20 10:38

Euskara, gaztelania eta ingelesa ez diren Gipuzkoako biztanleriaren hizkuntzak identifikatuz, lurraldeko hizkuntza-aniztasunaren mapa egitea da helburua. Horretarako, biztanleriaren jatorria kontuan hartu da, eta hipotesi mailan lurralde horietako hizkuntzen presentzia deskribatu da.

Aniztasunaren ezaugarriak ezagutzeko honako alderdi hauek aztertu dira: adinaren eta sexuaren banaketa geografikoa lurraldean, hiriburuan, beste udalerrietan, eskualdeetan eta azpi-eskualdeetan.

Identifikatutako aniztasunaren kudeaketa egokiaren aldeko zenbait neurri ere proposatu dira, helburu hauekin: sentiberatze-esparruan, gizartean hizkuntza-aniztasuna aberastasun eta aukera bezala hauteman dadin, eta jatorri atzerritarreko biztanleriak bertako hizkuntza-aniztasuna eta euskararen egoeraren berri zuzena izan dezan; eta kudeaketan, hiztun-kopuru altuko hizkuntzen aurreko ekimenak proposatzeko, eta hiztun-kopuru txikiko hizkuntzen aniztasunak denok ukitu gaitzan.

 

Zuzendaria: Xabier Aierdi
Arduradun teknikoa: Belen Uranga
Partaideak: Topagunea, Emun, Elhuyar

Babeslea:

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskara Biziberritzeko Ikergunea