2014-06-02 09:01

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza Nagusiaren eskariz, 1986-2011 urte bitarteko Gipuzkoako eskualde eta herrietako oinarrizko datu soziolinguistikoak bildu ditugu. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiaren webgunean aurki dezakezue Gipuzkoako eskualde eta herrietako informazioa: http://www.gipuzkoaeuskara.net/eu/datu_soziolinguistikoak
 
Eskualde eta herri bakoitzaren txostenean biztanleriari, hiztunei, hezkuntza eredu linguistikoei, euskararen gaineko gaitasunei, biztanleen lehen hizkuntzari eta etxeko hizkuntzari buruzko informazioa aurkitu dezakezue.
 
Eustat eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko datuak erabili ditugu, batez ere.

Groups audience: 
- Talde pribatua -
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskara Biziberritzeko Ikergunea