2020-04-03 17:34

Eusle Hezkuntzan proiektuak Arrue Proiektuaren eta Aldahitz proiektuarekin lotura du. Hizkuntza-ohituretan eragiteko Eusle metodologia hezkuntzaren eremuan erabiltzeko bi egokitzapen lantzen ari dira proektu honeta: bata Lehen Hezkuntzan erabiltzeko (Jostaketan) eta bestea DBHn erabiltzeko (Errobi).

Lehen Hezkuntzan, Jostaketan metodologiaren proba pilotua egin da hiru ikastetxetan: Toki Eder Ikastola (Araba), Lauro Ikastola (Bizkaia) eta Lezo Herri Eskola (Gipuzkoa). Lehen aplikazio horren ebaluazioa egin da, hobetu beharreko puntuak identifikatu eta bigarren bertsio baterako oinarriak landu dira (2020an probatzeko).

DBHn, ikasleen arteko euskarazko erabilera areagotzeko metodologia sortu da, irakasleak ere inplikatzen dituena: Errobi. Metodologia horren proba pilotua ikastetxeetan egiteko prestaketak egin dira (2020an probatzeko).

Zuzendaria:

Pello Jauregi

Bulegoko langileak:

Pablo Suberbiola

Partaideak

Iñigo Barruso, Ibon Olaziregi, Agus Mujika, Itziar Lafuente, Iñaki Biain, Markos Bilbao, Montse Soria eta Joseba Ibarretxe (Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila)

Iñaki Eizmendi (Ebete)

Eneko Etxegarai eta Inma Arteta(Toki Eder Ikastola)

Iñaki Portilla eta Fernando de Lera(Lauro Ikastola)

Idoia Fraile eta Olatz Aldabe (Lezo Herri Eskola)

Babesle-laguntzaileak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila


 

Laburpena esaldi batean: 
Ikastetxeetan ikasleen euskarazko erabilera bultzatu asmoz Eusle metodologia egokitzeko proiektua
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskara Biziberritzeko Ikergunea