2020-04-03 17:39

Eralan egitasmoa lan-munduan euskararen erabilera sendotzeko helburuarekin jarri zen abian 2008an. EPEsA metodologiaren bidez  lan-munduko hizkuntza lidergoa eta liderren portaera eredugarriak aztertu ditu lau fase desberdinetan. Bosgarren fasean, berrikuntza eta erantzukizun sozialaren bidetik euskararen erabilera indartzea du xede. Helburu hori lortzeko lagungarri izango den gida diseinatzea izan da 2019ko egiteko nagusia.

Gidaren bitartez, enpresa edota erakundeen eremu kulturalean aldaketak sortu nahi dira, baliabide objektiboak eta subjektiboak ezagutuz eta haietan eraginez. Euskara erdigunean izango duen hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa-eredu aurreratua proposatuko da. Euskararen inguruko sinesmenak, irudikapenak, ikusmoldeak eta balioak ezagutzeko eta erabileran fokalizatzeko ahalegina egingo da. Aldi berean, enpresaren eremu sozialean eragin nahi da, arreta berezia jarriz, pertsonen, talentuaren eta funtzioen kudeaketa-eredu aurreratu eta berritzaileari.

 

Zuzendaria:

Auxkin Galarraga (EHU)

Koordinatzailea:

Belen Uranga

Partaideak:

EMUN

ELHUYAR

ARTEZ

AEK/AHIZE

GIPUZKOKO FORU ALDUNDIA (Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza)

EUSKO JAURLARITZA (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza)

Babesleak:

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (Eusko Jaurlaritza)

Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendaritza (Gipuzkoako Foru Aldundia)

 

Laburpena esaldi batean: 
Enpresen eta erakundeen euskararen erabilera berrikuntza sozialaren bidetik sendotzeko gida
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskara Biziberritzeko Ikergunea