XXI. mendean Espainiako Estatutik kanpoko jatorria duten populazioaren etorrerak eta XX. mendeko penintsulako populazioaren bertaratzeak gaur egungo Gipuzkoako hizkuntza-aniztasun handia eratu dute. Aniztasun horren ezagutza eta aitortza kudeaketa egoki baten mesedetan joango da, oinarri demokratiko eta justizia soziala erdigunean izango duen plangintzak proposatzeko.
Ikastaroaren helburua Gipuzkoako immigrazioko populazioaren hizkuntza-aniztasuna ezagutzera ematea da, lurraldean duen banaketaren arabera; eta euskararen biziberritze-prozesua kontuan hartuta hizkuntza-kudeaketa egokia definitzen laguntzeko.
Helburu horiek erdiesteko honako tarteko helburuak identifikatu dira:
“Immigrazioa eta hizkuntza-aniztasuna. Harrera integralaren bila” ikastaroaren egitaraua hemen topatuko duzue.
Matrikula prezioa: Maiatzaren 31ra bitarte: 60€. Ekainaren 1etik aurrera: 70€
Balio akademikoa: 20 ordu
Matrikula eta informazio gehiago: hemen