2019-05-10 10:32

“Komunikaziorako konpetentzia praktikoa eta eraginkorra eskuratzeko” bidea egiteari (Heziberri 2020) heldu nahi zaio ahozko hizkuntza ardatz duen egitasmo honetan, ulertuta “hizkuntzen irakaskuntza erabileran oinarrituta” eraiki daitekeela. Era berean, “Tolosako laborategia” Ikerketako eskarmentua baliatzen ari da trebakuntza-ikerkuntza honetan. Zehazki, testuinguru erdaldunetan ikasleen ahozko hizkuntzaren gaitasunari eta erabilerari buruz ikertu nahi da. Material berria sortu nahi da eta ikasleen komunikaziorako konpetentzietan sakondu, irakasleen prestakuntzare-kin uztartuta.Hiru urteko proiektuan, hainbat metodologia probatuko dira; hala, ikas-turte honetan Sekuentzia Didaktikoa (Schneuwly et al., 1993, 1998) me-todologiaren gainean egin da ikerketa-lana. Testuinguru soziolinguistiko erdaldunetako Lehen Hezkuntzako 5. mailarako bi Sekuentzia Didaktiko diseinatu, inplementatu eta baloratuko dira.

 

Zuzendariak: Agurtzane Azpeitia eta Idurre Alonso (HUHEZI)

SL Klusterreko langilea: Olatz Bengoetxea

Partaideak: Rontegi eskola, Muskizko ikastola, Berritzeguneetako aholkulariak, EHUko ELEBILAB iker-taldeko kideak

Babeslea: Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza Saila

Laburpena esaldi batean: 
Testuinguru erdaldunetan ikasleen ahozko hizkuntzaren gaitasunari eta erabilerari buruz ikertu eta horiek jorratzeko materialak sortzeko proiektua.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskara Biziberritzeko Ikergunea