2018-02-26 16:22

Euskal Herriko Unibertsitatean euskararen erabilera sustatzeko Aktibatu proiektu estrategikoa jarri da martxan. Proiektuaren helburu nagusia euskal hiztun aktiboak sortzea da. Aktibaturen bidez, unibertsitateko eremu informaletan euskararen presentzia eta erabilera handitzeko testuinguru egokiak sortu nahi dira.
Testuinguru egoki horiek sortzeko hizkuntza-ohituren aldaketa-prozesuak bultzatu behar dira eta Aldahitz proiektuko ezagutza eta esperientzia kontuan hartuz jardungo dute Aktibatu proiektuan ere. Oraingoz sare bat osatzea izango da lehen  urratsa. Internet bidez izena emateko aukera zabalik dago.
Era berean aurkezpen saio batzuk antolatu dituzte proiektuaren nondik norakoak xeheago azaldu eta parte hartzera gonbidatzeko:

  • Otsailak 26, 14:00 - Bilboko Hezkuntza Fakultatean
  • Martxoak 1, 12:00 Donostiako Informatika Fakultatean
  • Martxoak 13, 12:00 Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean


 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskara Biziberritzeko Ikergunea