Hezkuntza Sailak antolaturiko XXII. Eskola Hiztun Bila Jardunaldia egin da , Gasteizko Europa Jauregian, bi egunez (urriak 9 eta 10) “Normalkuntza proiektua garatzeko gako diren zenbait esparru” lelopean. ikastetxeetan hizkuntza normalkuntzaren arloan lanean ari diren 400 teknikari eta profesional inguruk eztabaidarako eta hausnarketarako unea izaN dute, eta baita esperientziak elkarrekin partekatzeko aukera ere.