2018-05-08 11:04

2017ko Hausnartu Euskal Soziolinguistika Sarien banaketa-ekitaldia Baionako Iker Zentroaren egoitzan egin zen. Bertan, epaimahaiak saritutako lanen egileek beren sariak jaso zituzten ekimenaren babesleen eskutik eta bakoitzak bere lana aurkeztu zuen publikoki. Orain sari-emate ekitaldia bera eta saritutako hiru lanen aurkezpenak bideoan ikusgai daude interesa duen ororen eskura.

Hausnartu 2017 - BIDEOAK

Horrez gain, gogoan izan 2018ko deialdia zabalik dagoela eta irailaren 10era arte euskal soziolinguistikaren inguruko lanak bidaltzeko aukera dagoela.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskara Biziberritzeko Ikergunea