2018-06-15 09:29

Sare Antifaxistak Gerra Zibileko gudariei eta milizianoei Artxandan egiten dieten omenaldian ez duela parte hartuko adierazi du.

Artxandan, ekainean, gudari, miliziano eta oro har askatasunaren alde bizitza eman zuten lagunei gorazarre egiten diete. Urtero egin den ekintza izan da eta Sare Antifaxista 2006. urtetik bertan egon da, parte hartzen. Aurten, ordea, gauzak aldatu dira, eta gaur atera duten komunikatuan ez direla Artxandan egongo azaldu dute.

Sareren hitzetan "Ez dugu parterik hartuko 2018an 'figuranteen' ekitaldian, politikariak eta instutuzioetako ordezkari ezberdinak argazkia atera dezaten eta urteko ondorengo 364 egunetan lan memorialista sistematikoki oztopatzen bait dute, Bilboko Udaletxearen kasua adibidez lotsagarria da." Argitu dutenez, honen arrazoia hau da, pasa den abuztuan Artxandako 'La Huellan', ekitaldia egiten den lekuan, margoketa falangistak agertu ziren eta Udalak "ez zuen ezer egin".

Ekitaldia "La Huella" edo "Aztarna" monumentuaren aurrean egiten da. Bertan, Gerra Zibilean tropa frankisten aurka borrokatu ziren gudariak eta milizianoak gogoratzen ditu monumentuak. Urtean behin leku horretan biltzen dira familiak, lagunak eta hainbat politikari, Bilboko alkatea barne, gudariei gorazarre egiteko. Eta bertan izan ziren margoketak.

Beraz, margoketak egin zirenean ezer ez egitea leporatzen dio Sarek Udalari. Horrez gain, 13 urte oroimen mahai bat eskatzen dabiltzate, inolako emaitzarik lortu gabe. Gauzak horrela, eta politikarien argazkietan figurante bezala ez agertzeko, urte honetan ekitaldian parte ez hartzea erabaki dute.

https://uriola.eus/bilbo/1528976597093-sare-antifaxista-urteko-ondorengo-364-egunetan-lan-memorialista-sistematikoki-oztopatzen-dute 

 

Sare Antifaxista, Antifaxistak Garelako ! Euskal antifaxistak, euskal herria osatzen duten zazpi herrialdetakoak Euskal Herriko Antifaxista Taldea