2020-11-30 09:27

2007ko Memoria Historikoaren Legearekin itxaropen-esparru bat ireki zen, eta 13 urtez galdu egin zena.

2020/09/15ean, 78. erregimenetik, Memoria 'Demokratikoaren' Lege Aurreproiektua aurkeztu ziguten, berriz ere, betiko paradigma berberetan estropezu egiten duena.

Ikusitakoak ikusita, edo gauzak dauden bezala geratuko dira, edo 2033ra arte itxaron beharko dugu, edo 2021ean gaia berriro gezurretan amaituko da.

Gauza bera gertatzen da Hego Euskal Herrian, interes politikoek eta inguruan eraikitako lobby ziztrin batzuen interesek Memoriaren Lege oro eta haren garapena suntsitzen dute. 15 urte daramatzagu Memoria Historikoa lantzen, eta oso ondo dakigu zertaz ari garen.
Adiskidekeriaren lekuko izan gara, nola mugimendu memorialistaren ekimenez egokitu diren euren burua justifikatzeko (DNA bankua, Gerrako umeak, Burdinazko Gerrikoa, Memoriaren Guneak, sinbologia frankista kentzea, euskaldunak berrabiaraztea Caidoen Haranean, Madrilen, Santanderren, Asturiesen, Galiza, Aragon, Katalunian...), dedazoak, praktika txarren , gestio ezin txarragoen eta bere praxis txarren medioen salaketak, eta euren txantxuilo klientelarretara gehitxeko saiakera, otzanak eta laudorioak erakutsiz agintzen eta diruak mugitzen dutenen aurrean... Harrotasunez esaten dugu gure kolektibotik ez dugula inoiz egin, baina ikusi dugu beste batzuek horretan jardun dutela. Mendekua gu zokoratzeko, betoa jartzeko, gure lan desinteresatua ez aitortzeko e.a. ahaleginean etorri zen.
Galtzaile handienetako bat justizia bilatzea izan da, bai Estatu barruan, bai nazioarteko ekimenetan (Kereila Argentinarra), indarrez sortu zena, guk beste kolektibo, erakunde historiko eta sindikatu batzuekin bultzatu genuena, horretan sinesten jarraitzen duguna, baina aurretik kontatutakoarekin zikiratua eta neutralizatua izan dela esan dezakegu.

Gertaeren zain, une txarrak memoriarako, egiarako, justiziarako, errepraziorako eta ez errepikatzeko bermeetarako. Guk, harrotasunez, aldarrikatzen jarraituko dugu: Oroimena, Duintasuna eta Borroka, borrokalari antifaxistentzat
 

Sare Antifaxista, Antifaxistak Garelako ! Euskal antifaxistak, euskal herria osatzen duten zazpi herrialdetakoak Euskal Herriko Antifaxista Taldea