2019-07-18 07:57

Batasun Antifaxista Bilbon; Elkartasun Antifaxista 
Gazte mugimendua, mugimendu feminista, LGTB+ mugimendua, pentsionisten mugimendua.... Denok Antifaxistak !

 

Aurtengo hauteskunde orokorren testuinguruan, apirilaren 13an VOXek ekitaldia egin zuen Bilboko Euskalduna jauregian. Horri erantzunez, hainbat herri eragile eta mugimenduk, tartean gaur hemen gauden Sare Antifaxista, Bilboko Mugimendu Feminista eta Ernai mobilizatzera deitu genuen. Gertaera horietan 5 atxilotu egon ziren eta hainbat manifestari zaurituak izan ziren. Horien artean, gazte bat zauritua izan zen Ertzaintzak jaurtitako foam
pilota baten ondorioz. Gaur, gertaera horiek eman ziren leku berdinetik, gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu egun hartan atxilotuak eta zaurituak izan ziren kide antifaxista guztiei. Hilabete batzuk pasata, gertaera horien larritasuna azpimarratu beharrean gaude.
Hauteskunde kanpaina baliatuta, probokaziotzat ikusten dugu VOXek Bilbon ekitaldia egin izana. Are gehiago ondorengo euren emaitza elektoralak ikusita. Modu argian ikusi dezakegu euren asmoa ez zela Euskal Herrian kanpaina egitea, baizik eta Espainiara begira boto gehiago lortzeko, hemen, Euskal Herrian, probokazioak piztea.
Zoritxarrez, ez da Euskal Herrian bizi izan genuen izaera berdineko gertakari bakarra. Hauteskunde kanpaina berdinean gertatu ziren Donostiako eta Oreretako gertakariak, eta beranduago Ugaokoak. Gertakari hauek hauteskunde kanpainen testuinguruan eman ziren, baina ez dira gertakari isolatuak. Azkenaldian eraso eta probokazio faxistak leku askotan ikusi izan ditugu, Euskal Herrian, Katalunian zein estatu espainoleko hainbat
tokitan. Norabide horretan, faxismoari gure ezezkorik sendoena erakutsi beharrean gaude. Gure herrian ez dugu faxismoa onartzen eta hala erakutsi genuen Apirilaren 13ko egun hartan.
Herri mugimenduak bultzatutako erantzun antifaxistak kaleak hartu zituen eta hala egiten jarraituko dugu.
Horrekin batera, nabarmentzekoa da nola erantzun antifaxistak izan ziren jazartuak egun horretan. Ertzaintzak gogor erantzun zuen manifestarien kontra, faxismoaren jarrera probokatzailearen aurka manifestatu ginenak, hain zuzen ere. Gogor kritikatzen dugu Ertzaintzak egun hartan izandako jarrera eta erabili zuen bortizkeria.
Azkenik, azken egunetan zabaldu diren publikazioen harira, argitu beharrean gaude egun horretan atxilotuak izandako 5 kideen prozedura judizialaren egoera. Daukagun informazioaren arabera, epaiketaren hasiera ez da irailean izango. Momentu honetan, kide hauen kasua intrukzio fasean baino ez dago, eta ez daukagu epaiketaren hasierarako data zehazturik. Aurrerantzean informazio gehiago izan ahala, horren berri emango dugu.
Eta ez dugu gaurko prentsaurrekoa amaitu nahi aurrera begirako deia egin gabe. Deia, egun horietan atxilotuak izan ziren kideekiko elkartasuna adierazi eta praktikan jartzeko.
Eta deia aurrera begira edozein probokazio edota eraso faxistari irmotasun berdinarekin erantzuteko.

Argazkiak: Batasun Antifaxista Bilbon; Elkartasun Antifaxista 
https://www.flickr.com/photos/txeng/albums/72157709698999076

Elkartasuna adierazi diete Voxen ekitaldiaren harira epaituko dituztenei 
https://www.berria.eus/albisteak/168991/elkartasuna-adierazi-diete-voxen-ekitaldiaren-harira-epaituko-dituztenei.htm

Apirileko VOXen ekitaldien harira atxilotutako kideei elkartasuna adierazi diete 
https://topatu.eus/edukia/apirileko-voxen-ekitaldien-harira-atxilotutako-kideei-elkartasuna-adierazi-diete 

 

 

Sare Antifaxista, Antifaxistak Garelako ! Euskal antifaxistak, euskal herria osatzen duten zazpi herrialdetakoak Euskal Herriko Antifaxista Taldea