2019-01-26 12:58

Gaur, urtarrilaren 26an, “G7 ez!” plataformaren Bizkaiko dinamikaren aurkezpen argazkia atera dugu. G7a, munduko herrialde boteretsuenen goi gailurra, Biarritzen ospatuko du abuztuaren bukaeran; bertan, munduko elite ekonomiko eta politikoek herritarron kontrako politikak erabaki eta horiek aplikatzeko agenda osatuko dute. Zentzu horretan, ezinbestekoa iruditzen zaigu Euskal Herritik gure aurkakotasuna adieraztea eta herri bezala, alternatibak badaudela planteatzea. Informazio gehiago plataformaren web orrialdean: http://g7ez.eus/

 

G7 Akatu! Herriok Erabaki

 

Sare Antifaxista, Antifaxistak Garelako ! Euskal antifaxistak, euskal herria osatzen duten zazpi herrialdetakoak Euskal Herriko Antifaxista Taldea