2018-11-24 18:24

Prentsaurreko 
Azaroak 24 
12:00etan
Boulevard-Kiosko-an

Donostia / San Sebastian


1998/12/08 -Duela 20 urte korapilo bat jarri zitzaigun guztioi saman, Madriletik heltzen ziren berriak oso gaizki marrazten zuten. Calderonen Atletico
de Madrilen aurka joktzen zen kopa partidua ikusteko bidaiatu zuten jarraitzaile txuriurdinei, talde faxista batek akosatu zituen. Era koldar batean,
gauzak egiten dakiten era bakarrean, batek Aitorri labankanda eman zion Vero bere neskalagunaren presentzian. Gero, atsekabea heldu zen, lehenengo
familiari, gero Donostiako Hiriari, Gipuzkoako Herrialdeari, Euskal Herri osoari.

Egun batzuk geroago, manifestazio batek atsekabe hori erakutsi zuen, hirkiko kale ezberdinetatik ibiliaz, alde zaharretik Anoetaraino. Milaka txuriurdin,
donostiar, gipuzkoar, Euskal Herri osotik heldutako pertsonak, justizia eskatzen genuen.

Gaur, zoritxarrezko egunaren 20 urte igarota, sortu ziren berriak gogoratzen ditugu, eta galderak heldu ziren: Ekidin izan zitekeen? Gero epaiketa
heldu zen, inork ez zuena atseginez hartu, ez bere garapenean ezta emaitzan ere, "justizia deitu zioten".

Baina geratzen garenarekin da, lehenengo manifestazio horrekin, familiari erakutsitako elkartasuna eta laguntasunarekin, maparen leku ezberdinetan
sortzen ziren omenaldiekin, txarlekin, jardunaldiekin, urteurrenekin, urte batez eta hurrengoan, eta hurrengoan horrela 19 urtez. Pasadan urtean
Jabier Zabaleta (Aitorren aita) galdu genuen, azken momenturarte borrokatu zuena eta beti prest zegoena behar zena egiteko.

Gaur, 20 urte igarota, Aitorren kasua ez dela ahanzturan jauzi eta ez dela jauziko trasladatzeko konbokatzen zaituztegu. Bere oroimena bizirik
jarraitzen du, herri honek urteetan pizturik mantendu duelako garra. Horregaitik aurten berezia izatea nahi dugu. Pasadan urtean konpromezu hau hartu
genuen, "Aitor Zabaleta" harmaila sortzearekin lagundua izan dena. Azken hilabeteetan sare sozialetan lan egin dugu, hainbat kontu sortuaz Facebooken
eta Twitterren bere difuziorako.

1998 * 2018
Abenduak 8 Diciembre
#AitorBizirik 
Herri Ekimena

aitorbizirik20urte@gmail.com 
@AitorB20Urte 
https://www.facebook.com/aitorbizirik.hogeiurte.9 

Eta peñen elkarteekin, futbito txapelketa baten antolaketa.
Abenduak 9 Diciembre
Igandea / Domingo
10:00etan
Igara

Peñen elkartenekin bazkaria
Boulevard-eko jantokian
Abenduak 9 Diciembre
Igandea / Domingo
14:00etan

- Atea zabalik uzten dugu, hurrengo datetan beste ekintza paraleloak antolatu daitezen.

Eta bukatzeko, omenaldi eta oroimen manifestazio bat (duela 20 urteko manifestazio historikoa bezala) konbokatzen dugu, Boulevard-etik irtenda
Anoetaraino. Txuriurdinak, donostiarrak, gipuzkoarrak, Euskal Herri osoko pertsonei deialdia zabaltzen diegu.
2018/12/09 Igandea / Domingo
16:30etan
'Aitor Bizirik' 

Manifestazioaren bukaera Aitor Zabaleta harmailean (14-17 Ateetan)
Omenaldia eta lore eskeintza 

Aitor Beti gogoan
Herri Ekimena

 

Sare Antifaxista, Antifaxistak Garelako ! Euskal antifaxistak, euskal herria osatzen duten zazpi herrialdetakoak Euskal Herriko Antifaxista Taldea