2018-08-08 08:00

 

Aitor Zabaleta gogoan izango dute

irutxulo.hitza.eus * E.H
Aitor Zabaleta hil zutenetik 20 urte beteko dira aurtengo abenduan. Hori dela eta, jarduera bereziak prestatzen ari dira, realzale sutsua gogoan izateko. Reala eta Atletiko de Madrilen arteko UEFAko partida bat ikustera joan zenean hil zuten Zabaleta. Vicente Calderon futbol zelaiaren aurrean lanbankada bat sartu zion Ricardo Guerra eskuin muturreko zale batek. Orduan 28 urte zituen Zabaletak, eta ezin izan zuten ezer egin bere bizia salbatzeko.  Hilketatik urtebete eta hiru hilabetera Auzitegi Nazionalak 17 urteko kartzela zigorra ezarri zion Guerrari. Gaur egun, hirugarren graduan dagoela salatu izan du Sare Antifaxistak.
Hilketaren urteurrenerako lau hilabete falta direla hasi dute kanpaina, Aitor Zabaletan gogoan izateko.
Orrialde bat sortu dute Facebooken, Aitor Bizirik izenarekin.
Realak egin izan ditu omenaldiak Aitor Zabaleta gogoan izateko. Besteak beste, otsailean iragarri zuten animazio harmailak Aitor Zabaleta izena eramango duela, berritutako Anoeta estadioan. Momentu honetan, obrak direla ere, jasota dagoen arren, Zabaletaren omenezko eskultura bat ere jarri zuten estadioaren aurrean.

 

1998 * 2018
Abenduak 8
#AitorBizirik 
Herri Ekimena
aitorbizirik20urte@gmail.com 
@AitorB20Urte 
https://www.facebook.com/aitorbizirik.hogeiurte.9

 

Sare Antifaxista, Antifaxistak Garelako ! Euskal antifaxistak, euskal herria osatzen duten zazpi herrialdetakoak Euskal Herriko Antifaxista Taldea