2017-06-02 12:37

Guk ere argi daukagu. Ez da onargarria bizitza eta jabetza eraldatzaile eta kolektiboen alde egin duten proiektuen kontra egitea. Ez da onargarria udal batek eta alkate batek herritarren bizi baldintzen kontra egitea. Ez da onargarria multinazionalen eta kapitalaren interesak babesteko erakunde publikoak erabiltzea.

Gure printzipioetan argi diogu elkartasun pertsonal eta komunitarioa oinarrizkoak direla, eta aberastasuna sortzea eta banatzea beharrezkoa dela, horretarako proiektuen autonomia babestuz. Komunitateak behar dituen ondare komunak babestu behar dira, eta Errekaleor horixe da, herritarrek beraien ongizatea bermatzeko proiektu komuna. Bide horretan derrigorrezkoa zaigu, jendartearen bizi baldintzak bermatzeko ondare komunak defendatzeko elkartasuna eta auzo-laguntza eskaintzea.

Horregatik Errekaleorreko kide guztiei OlatuKoopeko kideon elkartasuna adierazi nahi dizuegu. Bihar larunbata 3 Gasteizen 17:30ean egingo den mobilizazioan parte hartuko dugu, eta dei egiten diegu Ekonomia Sozial Eraldatzaileko proiektu eta eragile guztiei bertan parte hartzera.

Beti paratuko gara bizitza proiektu eraldatzaileen alde. Errekaleor Bizirik!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea Saretzen