2021-03-29 09:42

Pasa den martxoaren 18an Olatz Arbelaitz eta Elena Lazkano EHUko Informatika Fakultateko kideekin izandako solasaldian argi geratu zitzaigun makinei ezartzen zaizkien funtzio, itxura edota ezaugarrietan ere hauek programatzen dituen gizartearen arrazarekiko, generoarekiko edota klase sozialekiko bereizketaren erreprodukzioa gauzatzen dela.

Honen adierazgarrietako bat adimen artifizialeko eta informatikako lanetan diharduten giza taldeetan dauden arrakalak, emakumezkoen parte hartze txikiena duten zientzia eta teknologia arloak direlako. Adibide moduan, esparru hauetan urteetan EHUko gradu eta graduondokoetan emakumezkoen eta gizonezkoen matrikula zenbakien ezberdintasunak ezagutu genituen.

Honen ondorioz, adimen artifizialak abiapuntutzat dituzten datu-base eta hauek trebatzeko metodologietan bereizketak arbuiatzeko joerak aztertu eta aldatzeko beharra adierazi zuten ikerlariek. Lan nekeza den arren, beharrezkotzat jotzen da artifizio hauek iraultzailetzat dituen gizartean nolabaiteko eraldaketa sortzeko.

Solasaldian zehar ezagutu genituen robotetan, eta hauen artean robot sozialtzat jotzen diren prototipo ezberdinetan, itxurak berak guregan zein erantzun sortzen dituen antzeman genuen proposaturiko zenbait dinamikekin. Sarean aurkitu ditzakegun prototipo hauen edozein irudi eta bideo ikustean erraz ohartu gaitezke analisi honen beharraz.

Neutraltasunik gabeko zientzia eta teknologia arloetan darabiltzagun deribak zuzentzeko badugu lana, identifikaziotik erabileretaraino. Hori bai izango litzakeela berebiziko adimena.

La entrada Makinen genero bereizketaren nondik norakoak aparece primero en ISF Euskadi.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Mugarik Gabeko Ingenieritza (MGI) garapenerako elkarlanean aritzen den gobernuz kanpoko erakunde (GKE) bat da. Teknologia giza garapenaren eskura jarriz, gizarte zuzen eta solidarioago bat eraikitzeko helburua du. MGI anitza da, ez du erlijiorik ezta alderdi politikorik ere. Erakundea, bazkide edota bolondres gisa aritzen diren gizon-emakumeek osatzen dute.