2020-11-24 14:21
Neke kolektibo hau pandemia bat da, guztiok zaurgarriago egiten gaituena. Denbora dutenak ere, noiz bukatuko den ez dakiten Erte baten babesean daudenak, orduak telesail eta sare sozialen artean banatzen dituzten haiek ere nekatuta daude. Izan ere, nekea ez da jada gaitz indibidual bat, ez da norberak egindako zuloa, ezta gure sorbalda indibidualen gaineko gehiegizko karga baten emaitza ere. Taupada eta atmosfera komun bihurtu da, maskaren atzean ezkutatzen diren begirada horien atzean.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal mugimendu sindikalaren balioak garatzera bideratuta dagoen ELA sindikatuaren fundazioa.