2019-04-01 10:51
Iruditzen zait irekitasun handiko une batean gaudela, eta horregatik sustatu dugu %99rentzako feminismoaren ideia: hutsune eta kaos abagune horretan ezkerreko feminismoa alternatiba gisa eskaintzen badugu, jende hori irabazteko aukera bat izan dezakegu, zerbait diferentea eta erradikala nahi dutelako. Estrategia politikoaren ikuspegitik, bi haustura behar ditugu. Batetik, langile klaseko boto emaileak eskuineko alderdietatik apartatu behar ditugu —eta emantzipazio mugimenduek identifikatu behar dute eskuin muturraren aldeko botoen jatorria miseria dela—. Eta bestetik, progresistak feminismo enpresarialetik urrundu behar ditugu. Zeren feminismo horrek ospe txarra eman baitio feminismoari: elitismoarekin eta indibidualismoarekin lotu gaitu.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal mugimendu sindikalaren balioak garatzera bideratuta dagoen ELA sindikatuaren fundazioa.