2021-05-06 12:37
Etxeko langileei buruzko gida-zirkulara argitaratu dugula aprobetxatuz, lansaioa antolatu dugu. Gida honen helburua, gure eskualdeetan eta lokaletan ELAren iragazki juridiko lana betetzen duten pertsonei baliabide erabilgarri bat eskaintzea da, jendeak gero eta gehiago eskatzen baitu horri buruzko informazioa, laguntza eta arreta. Lansaioa datorren maiatzaren 7an egingo dugu, goizeko 11:30 eta 14:00ak bitarte. Zuria Arzuak, gidaren egileak, gidatuko duen saio honetan Jone Bengoetxea eta Katia Henriquezek ere parte hartuko dute. Parte hartzea mugatua izango da, etorri nahi izatekotan idatzi fundazioa@ela.eus helbidera.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal mugimendu sindikalaren balioak garatzera bideratuta dagoen ELA sindikatuaren fundazioa.