2019-11-29 13:43
Minerva eta Maria Teresa Mirabal Santo Domingoko maiatz berotan euren epaiketaren zain zeuden. 1960A zen, eta Rafael Trujillo Dominikar Errepublikako Diktadoreak bi ahizpak atxilotu zituen garaiko mugimendu sozialen pizgarri izateagatik. Hilabete gutxiren buruan, abuztuan, libre utzi zituen Trujillok, bi emakumerentzat kartzela alditxo bat euren ameskeriak zapuzteko nahikoa izango zelakoan. Akabo ba! Mirabal ahizpak euren jardun aktibistara inoizko sutsuen itzuli ziren. Trujillok agindua eman zuen orduan: Maria Teresa eta Patricia (mirabaldarren hirugarren ahizpa) kotxean zihoazen euren senarrekin; militarrek bahitu, eta akabatu arte jipoitu zituzten. Azaroaren 25a zen.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal mugimendu sindikalaren balioak garatzera bideratuta dagoen ELA sindikatuaren fundazioa.